undefined

Muniainek 10 urte betetzen ditu debutatu zuenetik

Muniainek 10 urte betetzen ditu debutatu zuenetik

Kapitain zurigorriak, Iker Muniainek, hamar urte betetzen ditu 2019.eko uztailaren 30 honetan, Athleticen bere lehenengo partidu ofiziala jokatu zuenetik

2009. urtea zen. Joaquin Caparrosen taldeak Europa League-eko lehenengo aurrekanporaketa jokatzen zuen Young Boys taldearen aurka eta Iker Muniain gazte batek debuta egiten zuen bigarren zatian Gaizka Toquero ordezkatuz.

Hamar urte pasatu dira eta gaur egungo kapitain zurigorriak, 26 urterekin, hamaika esperientzi bizi izan ditu Athletic Clubean San Mames zaharrean debutatu zuenetik. Galdu arren, poztazun bikoitzeko momentua, debutaren partidua izateaz gain itzuliko partiduan, bigarren zatian berak sartutako gol bati esker kanporaketa gainditu zelako.

Hamar urte hauetan, Iker Muniainek 385 partidu ofizial jokatu ditu lehenengo taldean 54 gol sartuz. 2015-16 denboraldiko SuperCopa txapelketa irabazita eta Europan partidu asko jokatuta (54 partidu Europa League-n eta 7 Txapeldunen Ligan). Athleticen partidu gehien jokatutako jokalarien zerrendan, bere taldekide diren Oscar de Marcos eta Mikel San Joserekin berdinduta dago 21. tokian. Lehenengo taldeko 10 urteei, 2005. urtetik beheko mailetan jokatutakoak gehitu behar zaizkie.