undefined

Umeentzako sarrerak bazkidearekin batera joateko, ATH-FCB partidurako

Umeentzako sarrerak bazkidearekin batera joateko, ATH-FCB partidurako

Ostegunera arte, Athleticen bazkideek beren eserlekua aldatu dezakete gonbidapen baten truke (Hego Goiko edo Beheko Harmailan) eta horrela 15 urte beherako adingabeentzat sarrerak jaso ditzakete.

Gaurdanik, hau da abuztuaren 5az geroztik eta ostegunerarte, abuztuak 8ko 12:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari aldatu izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko lau sarrera erosi, 20 euroan*, Ligako lehenengo iardunaldiaren Athletic Club-FC Barcelona partidarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Datorren ostegunean, abuztuaren 8an, argitaratuko den zerrendaren Kodeen bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 20 euro.