undefined

Andoni Goikoetxea, Fundazioko ordezkari berria

Andoni Goikoetxea, Fundazioko ordezkari berria

80. hamarkadako bi ligako txapelduna enbaxadore izango da eta Athletic-eko jokalari ohien elkartearekin koordinatuko da.

Andoni Goikoetxea (1956), 80. hamarkadako liga eta kopa txapelketako Athletic txapeldunaren ordezkarietako bat, mito zurigorria, Athletic Club fundazioko ordezkari eta enbaxadore izango da denboraldi honetatik aurrera.

Alonsotegiko zentral ospetsuak, 369 partidu jokatu zituen Athleticekin (44 gol) 13 denboralditan zehar. Liga txapelketa bi irabazi zituen 1982-83 eta 1983-84 denboraldietan, urte horretako kopa txapelketa eta 1984-85 denboraldiko SuperKopa. Bere curriculum-ari, bere kasta eta indarra gehituz gero, ehun urte baino gehiago dituen historiako lehoi mitikoa da.

Gainera, Athletic Club-eko jokalari-ohien elkartearekin koordinatzeko arduraduna izango da, gure jokalari-ohiek duten balio sinbolikoa guztion artean mantentzeaz gain, fundazioak antolatzen dituen ekintza sozial eta kulturaletan gure lehoi-ohien presentzia areagotzeko balio izango du.