
Kluba |
Gazte Abonoa jasotzeko epea zabalik dago
Gazte Abonoa jasotzeko epea zabalik dago
Klubek interesdunei abisatu die eta Bazkideen Arreta Bulegotik pasatu ahal izango dute ostegunetik aurrera
2019/20 denboraldiko Gazte Abonoaren izen-ematea bete zuten 900 gazte Athletic zaleek, Ibaigane Jauregiko Bazkideen Arreta Bulegotik pasatu ahal izango dute datorren ostegunez abuztuaren 8tik aurrera.
Dagoeneko Athletic Clubek interesdun guztiei abisatu die, txartela (14 urte beherako adingabeak) edo abonatuaren kodea eta PIN-a jasotzeko aipaturiko adinetik gorakoa izanez gero Athleticket app-aren bidez erabiltzeko.
Ibaiganeko Bazkideen Arreta Bulegoaren ordutegia hauxe da: 8.30etik 14.30era.