undefined

Premier League International Cup txapelketako multzoen zozketa

Premier League International Cup txapelketako multzoen zozketa

Liverpool, PSG eta Wolverhampton izango dira Athletic Club-en aurkariak E multzoan, 23 urtez azpiko nazioarteko txapelketa honetan

Beste denboraldi batez, Athletic Club-ek 23 urtez azpiko Premier League International Cup txapelketa ospetsuan parte hartuko du. Seigarren edizioa izango da aurtongoa eta Bayern de Munich taldea da egungo txapelduna.

Multzoen zozketak, Liverpool, Paris Saint Germain eta Wolverhampton Wanderers taldeak batu ditu Athletic Club-ekin batera E multzoaren barruan. Multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuek bakarrik izango dute hurrengo kanporaketarako txartela bermatuta (bigarren postuan sailkatzen diren bi onenak ere sailkatuko dira).

Premier League-k antolatzen duen txapelketa honetan 24 taldek hartzen dute parte (12 talde ingeles gehi PSG, Mónaco, Athletic Club, Valencia, Villarreal, Wolfsburgo, Hertha de Berlín, Benfica, Porto, PSV Eindhoven, Feyenoord eta Dinamo de Zagreb).

Lau taldez osotutako sei multzo izango dira guztira. Hurrengo egunetan, partiduen datak eta ordutegiak ezagutuko dira ( Iaz, Ingalaterran eta Gales-en jokatu ziren partidu guztiak).