undefined

Bisita zuri-gorriak Italian

Bisita zuri-gorriak Italian

Italiako Lehoiak Peña eta Athletic Club Bastia, azken hau gure Klubeko balioekin sortutakoa, hotel zuri-gorrian egon dira AS Romaren aurkako partidaren atarikoetan

Athletic Club bere bidaietan ez doa inoiz bakarrik. Berdin dio lekua zein urtaroa. Gaur arratsaldean Perugian AS Romaren aurka jokatuko den lagunartekoaren aurretik, bi elkarte zuri-gorrik taldea bisitatzea erabaki dute eta Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidentearekin eta zenbait batzordekide zein lehen taldeko jokalarirekin minutu batzuk solasean egon dira, bizipenak eta bitxikeriak partekatuz.

Athletic Club Bastiaren historia ere mamitsua da: 2012an zale sutsu batzuek bere hiriko taldea berriro sortzea erabaki zuten bertako jokalariekin bakarrik jokatuz 20.000 biztanleko hirian. Gainera, Athletic Clubeko koloreak ezarri zituzten bere janzkeran: elastiko zuri-gorria eta praka zuria. Italiako expedizioaren kideek -zuzendaritza zein lantaldea-, euren elastiko zuri-gorri polita oparitu die bilbotarrei.