undefined

Nonahi zaudela ere, Athleticket

Nonahi zaudela ere, Athleticket

Deskargatu app-a Apple Store edo Play Store-ean eta San Mamesera joaterik ez baduzu utzi zure karneta modu erosoan. Zure jesarlekua ez dadila hutsik gelditu!

Athletic Clubek FC Barcelonaren aurka jokatu beharreko ligako lehen partidari begira, bazkideak, nonahi dagoela ere, bere txartela beste norbaiti eroso-eroso lagatzeko tresna ezin hobea du orain: Athleticket. Guztiz erraza da: aplikazioa mugikorrera deskargatu, erregistratu eta, «Txartela lagatzea» atalean, txartela jasoko duen pertsonaren izena eta helbide elektronikoa idatzi besterik ez da egin behar. Prozedura erraza da, arriskurik gabea, eta aurretiaz egin daiteke, nahi izanez gero oraintxe bertan. Horrela, gonbidapena jasotzen duen pertsonak dena ondo dagoela egiazta dezake Athleticketen erregistratzen denean.

Era berean, txartel digitalaren aplikazioak gonbidapena baliogabetzeko aukera ematen du partida hasi baino bi ordu lehenagora arte, baldin eta bazkideak iritziz aldatu eta berak joan nahi badu San Mamesera. Kasu horretan, bazkidea bera sartu ahal izango da zelaian Athleticketen bidez, bere bazkide-kodearekin eta PINarekin erregistratuta.

Zure jarlekua hutsik gera ez dadin.

Play Storen deskargatu
Apple Storen deskargatu