
Lehen taldea |
Peru Nolaskoain, Deportivora utzita
Peru Nolaskoain, Deportivora utzita
Erdiko atzelariak bere lehen lagapenari egingo dio aurre Athletic Cluben
Peru Nolaskoain, Athletic Cluben erdiko atzelaria Deportivora lagatuta doa 2019-2020 denboraldiari begira. Zumaiako jokalariak hamar partidu jokatu ditu lehen taldearekin azken denboraldian, Leganes eta Getaferen aurka gol bana sartu zituela. Aurtengo denboraldi-aurreko sei lagunartekotan hartu du parte.
Jokalariak taldekideei agur esan die gaur goizean eta badoa A Coruñara bere talde berriaren aginduetara berehala jartzeko.