undefined

Fernando Ochoa zendu da, 21 urtetan gerente izandakoa

Fernando Ochoa zendu da, 21 urtetan gerente izandakoa

Bilbao Athleticeko jokalaria ere izan zen 1962-63 eta 1963-64 denboraldietan

Fernando Ochoa, 21 urtetan Athletic Clubeko gerente izandakoa, 75 urte zituela hil da. Ingeniari industriala, Pedro Aurtenetxeren eskutik sartu zen Ibaiganen 1982an eta sasoi horretan lortutako ligen ospakizunetarako gabarra ateratzeko ekintzak bultzatu zituen. 2003an utzi zuen Athletic Cluba.

Ochoa jokalaria ere izan zen iraganean. Erdilaria zen eta Clubeko lehenengo gazte mailako taldean jokatu ondoren bi denboraldi egin zituen Bilbao Athleticen (1962-63 eta 1963-64) Barakaldo eta Club Deportivo Logroñesen jokatu aurretik.

Athletic Clubeko familiak bere senitartekoekin bat egiten du eta doluminak eman galera honen aurrean.