undefined

“Ahal izanez gero, Athletic oraindik eta handiagoa egin nahi dut”

“Ahal izanez gero, Athletic oraindik eta handiagoa egin nahi dut”

Klubak egindako “esfortzua” bueltan itzuli nahi izan diola aitortu du Williamsek.

Iñaki Williams oso pozik dago kontratu berriarekin eta bere lehenengo adierazpenak egin ditu Klubaren webgunean: “Poztasun ikaragarria daukat. Harrotasun itzela da niretzat guztia eman didan klub honi lotuta jarraitzea. Beti onartu dut nahi dudan tokian nagoela, oso pozik nago Bilbon, zoriontsu naiz athleticen eta nire lanarekin, esfortzuarekin eta batez ere, taldeari golen bitartez laguntzen erakutsi nahi dut hori guztia”.

“Klubak beti egin du apostu nire alde, guztia eman dit, nire etxea dela sentitzen dut. Esker oneko hitzak baino ez ditut. Klubak nigatik egindako esfortzua eskertzeko erarik onena nire kontratua luzatzea da”.

Momentu onekin eta txarrekin gogoratu da aurrelaria: “Mila esker emandako babesagatik. Batez ere momentu txarrenetan nire alboan egoteagatik. Disfrutatzeko eguna da, zoriontsu izateko eta hemetik aurrera gauza handiak egitea nahiko nuke, klub hau, ahal izanez gero, oraindik eta handiagoa egiteko”. “Ikusten duzuen moduan hauxe da nire etxea eta hemen daukat nahi dudan guztia. Harro nago Athleticen parte izateagatik, familia handi honen parte eta “Adu”-k esan zuen moduan, kuadrilla itzela gara” aitortu du.