undefined

Christophe Atangana, Antxon Jaso eta Sergio Garcia lagatu gisa joango dira

Christophe Atangana, Antxon Jaso eta Sergio Garcia lagatu gisa joango dira

Harrobiko hiru jokalariek Leioa, Amorebieta eta Zamudio taldeetan jokatuko dute denboraldi honetan

Bilbao Athleticeko jokalariak diren Christophe Atanganak eta Antxon Jasok eta CD Basconia taldeko Sergio Garcia atezainak, SD Leioa, SD Amorebieta eta SD Zamudion jokatuko dute lagatu gisa datorren denboraldian.

Atangana harrobiko atezaina (Camerun, 2000) SD Leioa taldean izan zen pasadan denboraldian lagatu gisa. 2.B mailako II. multzoan zazpigarren tokian sailkatuz eta Kopa txapelketarako txartela lortuz.

Beste alde batetik, Antxon Jaso (Aoiz, 1997) atzelariak, zentral zein lateral gisa jokatu dezake, Burgos CF taldetik fitxatua izan da uda honetan eta 2.B mailako SD Amorebieta taldera doa minutuen bila.

Sergio Garcia atezainak (Amorebieta, 1999) lagapena errepikatzen du hirugarren mailako SD Zamudio taldean, iaz ere bertan jokatu bait zuen.