
Lehen taldea |
Iñaki Williamsen kontratua luzatu da
Iñaki Williamsen kontratua luzatu da
Aurrelariak 2028ra arte sinatu du eta etete klausula 135 miliokoa izango da
Athletic Clubek eta Iñaki Williams jokalariak azken honen kontratua luzatu dute. Akordio berriak 2028ko ekainaren 30era arte iraungo du eta etete klausula 135 milioikoa izango da.
Williams, orain dela asteak hitzartutako akordioa sinatu ostean, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan izango da gaur, abuztuak 12, arratsaldeko 17:00etan. Lezaman entrenamendu osterako iragarritako prentsaurrekoa bertan behera geratzen da.