undefined

Dena prest Euskal Herria Koparen finalerako

Dena prest Euskal Herria Koparen finalerako

Emakumezkoen Athletic Clubek eta Realak indarrak neurtuko dituzte abuztuaren 24an, larunbata, IX. edizioaren txapelduna izateagatik

Dena prest emakumezkoen Athletic Club eta Realaren arteko jokatuko den 2019ko Euskal Herria Koparen finalerako. Partidua abuztuaren 24an izango da, 16:00etan, Azpeitiako Garmendipe zelaian. Villacampak zuzendutako neskek Liga hasi aurretik izango duten azkenengo frogetariko bat izango da hauxe eta txapelketa berriro irabaztea nahiko dute. Izan ere, Athletic Clubek Realaren aurka jokatu zuen ere aurreko edizioaren finala eta zurigorriek 5-1 irabazi zuten Urritxen.

Athletic Clubek eta Realak finala jokatuko dute Eibar eta Alaves mendean hartu eta gero, hurrenez hurren. Sarrerak salgai daude dagoeneko online bidez 8 eurotara. 14 urtetik beherakoek eta Lagun Onaken bazkideek partida doan ikusi ahalko dute