undefined

Getafe CF-Athletic Club partidurako sarrerak

Getafe CF-Athletic Club partidurako sarrerak

Getafe CFk sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko.

Partida hori ikusteko dauden 600 sarreretakoren bat erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke abuzuaren 14tik, asteazkena, 10:00etatik, abuztuaren 19ra arte, astelehena, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa abuztuare 19an, astelehenean, 12:00etan egingo litzateke.

Bazkideek eskuragarri dauden sarrerak agortzen ez badituzte, publiko orokorrarentzat salmentan jarriko dira. Klubak jakinaraziko du zein egun eta ordutan jarriko diren salmentan.

Sarreren prezioa 40 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.