undefined

Carranza garaikurra, Bilbora bidean

Carranza garaikurra, Bilbora bidean

Athleticeko emakumezkoen taldea hegazkinez bueltatzen da etxera lortutako tituluaren pozarekin. Koparen tamainu handia dela eta, bihar helduko da garaikurra Bizkaiko hiriburura.

Athleticeko emakumezkoen taldea etxera bueltatu da, hegazkinez Sevillatik, bart Tottenham Hotspur taldeari Carranza txapelketako finala irabazi ostean. Emozioz betetako partidu epikoa izan zen eta Athletic, txapelketako 65 edizioetan garaikurra lortzen duen lehenengo emakumezkoen taldea bihurtu da.

Carranza garaikurrak 42 kilo ditu eta artisau eran eginda dago. Tamainua dala eta, ez da autobusean edo hegazkinean sartzeko aukerarik izan eta Bilbora ekarteko beste bide batzuk erabili behar izan dira. 1972. urtean, gizonezkoen lortutako garaikurrari gehituko zaio bitrina zurigorrietan.

Partidua amaitu ostean, Ramon de Carranza zelaitik irten eta Jerez de la Fronterara abiatu zen taldea goizeko ordu batetan. Gaua laburra izan da, espedizioa goizeko zortzi térdietan joan bait da autobusez Sevillarantz Bilborantz etorteko hegazkina hartzeko. Angel Villacamparen neskek bihar goizeko 11etan egingo dute hurrengo lan Saioa Lezaman eta igandean lagunarteko berri bat jokatuko dute. CD Osasunaren aurka izango da Medina de Pomarren (Burgos).