undefined

Heynckes-Gurpegui berriz elkartuta 16 urte beranduago

Heynckes-Gurpegui berriz elkartuta 16 urte beranduago

Athleticek ezusteko polita antolatu zion entrenatzaile bikainari: Iribar eta Elizegirekin batera, jokalari nafarrarekin elkartu zen San Mamesera eginiko bisitan.

Jupp Heynckesek atzo ezagutu zuen San Mames berria. Bere laguna zen Fernando Ochoaren hileta elizkizunetan izateko etorri zen Bilbora, persona erabakigarria 1992-93 denboraldian alemaniarra Athleticera etorteko. Aitor Elizegi presidenteak, Bartzelonaren aurkako partiduan palkoan egoteko gonbidapena luzatu zion baina arrazoi familiarrak direla eta, entrenatzailea ezin zen ostiralerarte Bilbon geratu. Hori dela eta, bisita gidatua egin zuten San Mamesetik, Jose Angel Iribar, Otto Tarnow itzultzailea eta bere presidente izan zen Jose Julian Lertxundirekin.

Ochoa omentzeko beltzez jantzita, zelaiarekin liluratuta gelditu zen. Eta berriz etxekoen aulkian ez jesartzearen pena ere izan zuen. Pitxitxiren bustoan argazkia atera eta Athleticen aldagelan sartzerakoan, ezusteko itzelarekin aurkitu zen.

Carlos Gurpegui zegoen zain, clubeko eredua jokalari moduan eta alemaniarrarekin debutatu zuena, zelaian maila ikaragarria emanez eta kirol esparrutik kanpo ere asko lagundu ziona. Oraindik denon gogoan dira entrenatzailearen malkoak prentsaurreko hartan. Kontaktua mantendu dute baina ez ziren elkar besarkatu orain dela 16 urtetik.

Oso hunkigarria izan zen. Gurpeguik 11 zenbakia (alemaniarrak zenbaki hori erabili zuen Borussia Mönchengladbach taldean) zuen kamiseta oparitu zion Heynckesi.

Fernando Canalesek zuzentzen duen jatetxean izandako afarian hamaikatxo anekdota kontatzeko aukera izan zen Jupp, Gurpegui eta Iribarren artean. Argi dago entrenatzailearen bihotzean betirako gelditu diren bi pertsona direla. Partiduren batera etorriko zela zin egin zuen. Historia bizia.