undefined

“Entzun Athletic”: Entzun San Mamesen deiadarra

“Entzun Athletic”: Entzun San Mamesen deiadarra

Familia zurigorriak emozioz bizi ditu Bartzelonaren aurkako partiduko aurretiko orduak eta horrela islatzen da bideoan

Athletic Clubek aurkezten duen kainpaina berri honetan,  Athleticen ereserkiaren hasieran erabiltzen den irrintziak esanahia hartzen du. Izenburuak, Entzun Athletic, San Mamesera joaterakoan Athleticzale guztiok sentitzen dugun barruko zaletasuna adierazten du.

Horregatik, zaletu guztiak partaide izan daitezela nahi du, Bilbo eta inguruko toki adierazgarrienak agertuz; Urkiolako parke naturala, Mungiako Larramendi ikastola, Otxandio zein Barrika beste batzuen artean.

Ander Sanchez eta Bittor Pastorrek egindako txalapartaren soinuarekin hasten den bideoak, athleticzale guztiak gure zelaian batzeko  deia egiten du, ikur zurigorria. Bideoak aurrerantz egin ahala, Athletic Clubaren ereserkiaren bertsio berezia entzuten da. Miren Zubietak zuzendua, Pablo del Fresno konpositorearen konponketekin eta Sanfran Korue abesbatzaren kolaborazioarekin. Hainbat gizon eta emakumek abesten dute, San Mameseko harmailetan animatzen duten zaletuek bezela.

Kanpainaren amaieran, mitoa den  Rafael Moreno Pitxitxi eta  Iker Muniain kapitaina elkartzen dira, gure klubak futbol munduan erakusten dituen tradizioa eta abangoardia uztartuz.

Deiadarrik gabe, milaka zaletu batzen dituen lehoien orrorik gabe, ez zen posible izango: Athletic, Athletic, zu zara Nagusia!