undefined

Koldo Aguirre eta Athleticen emakumezkoen taldeari omenaldia F.C Barcelonaren aurkako partiduan

Koldo Aguirre eta Athleticen emakumezkoen taldeari omenaldia F.C Barcelonaren aurkako partiduan

Minutu bateko isilunea eta besoko beltzak mito zurigorriaren omenez eta emakumezkoen taldeari errekonozimentua atsedenaldian Carranza txapelketa irabazi ostean

LaLiga Santander 2019-20 txapelketako estreinaldiak, egungo txapelduna den F.C Barcelona taldearen aurka, kirol esparrutik haratago doazen momentuak izango ditu. Egun berezi honetan, Athletic Clubek bere historiako mito handienetako bat gogoratuko du, Koldo Aguirre hain zuzen ere. Jokalari zurigorriek besoko beltza eramango dute bere omenez, entrenatzaile eta enbaxadore zurigorria izandakoa, eta partiduaren hasieran minutu bateko isilunea egingo da. Alargunak eta alabek ohorezko palkotik jarraituko dute partidua.

Beste alde batetik, emakumezkoen taldeak ere merezitako errekonozimendua jasoko du Carranza txapelketako 65. edizioa irabazi ondoren. Jokalariak zelaira irtengo dira atsedenaldian garaikurrarekin San Mameseko txaloaldia jasotzeko zaletu guztien partetik.