undefined

San Mameseko palkoan giro ederra

San Mameseko palkoan giro ederra

Inork ez zuen galdu nahi LaLigako estreinaldia San Mamesen Aste Nagusiko bezperan

Aste Nagusia hasteko egun baten faltan, Athletic Clubek LaLiga 19/20 denboraldiari hasiera eman dio. Hiriburua gentez gainezka dago eta San Mamesen sarrera guztiak agortuta.

Aurpegi ezagun asko ohorezko palkoan eta F.C Barcelona taldeko jokalari ohi asko. Beraien artean Iribarrekin argazkia atera zuen Alexanko mitikoa, taldekide ohiak eta aurkariak, gaur palkoan erakutsitako objektu batzuekin. Ehun urte dituen lehiakortasunaren historia bizia.

Beste hamarkada batzuetako bizipenak gogoratu zituzten Ronald Koeman, F.C Barcelona taldeko jokalari ohia eta egungo Holandako selekzionatzaileak eta Rafa Alkortak, Athletic Clubeko kirol zuzendariak. Gonbidatuen artean Robert Moreno, Aitor Elizegi eta Josep Maria Bartomeu, Club bietako presidenteak  agurtu zituen Espainiako selekzionatzailea. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ere palkoan izan zen. Baita ere Unai Rementeria ahaldun Nagusia eta Kirmen Uribe idazle Ondarrutarra, Nueva Yorken bere azken elaberria amaitu ostean etxean bueltan.