undefined

Aduriz: “Taldea bikain egon da”

Aduriz: “Taldea bikain egon da”

Gaueko protagonistak taldearen maila eta zaleen babesa goraipatu ditu. Sancet, pozik bere debutarekin.

Aritz Aduriz, gaueko protagonista Nagusia sartutako gol bikainagatik; Iñaki Williams eta LaLiga Santanderren debuta egin duen Oihan Sancet hedabideen aurrean azaldu dira, Athletic Clubek 1-0 F.C Barcelonaren aurka irabazi eta gero, San Mamesen izandako denboraldiaren estreinaldian. Hauek izan dira beraien adierazpenak:

Aritz Aduriz:
“Taldea bikain egon da. Barçaren aurka hiru puntuak lortzea hasteko modu ezinhobea da. Oso pozik nago taldeari lagundu ahal izanagatik. Beti Athleticeri laguntzeko prest egongo nintzela esan nuen eta gaur erakutsi ahal izan dut. San Mameseko giroa beti ezinhobea izaten da baina gaur jendeak, lehenengo jardunaldia izanda, gogotsu hartu du. Athletic beti gure gazteetan oinarritzen da. Konfidantza eman behar zaie eta poliki-poliki joan. Asko lagunduko digute urte osoan zehar”.

Iñaki Williams:
“Taldea bikain egon da partidu gogor eta borrokatu batean. Neurketaren azken txanpara bizirik heldu gara eta bertan gure golegilea zelaira irten eta sareetara bidali du baloia. Oso pozik nago Adugaitik. Bere azken urtean, ahalik eta gol gehien sartuta nahiko nuke berak agur esatea. Zaleak ere bikain egon dira, 90 minutuetan zehar bultzatu gaituzte. Hauxek dira leku guztietara eraman nahi ditugun zaleak. Denok batera goazenean gauzak askoz errazagoak dira. Garaipen honek asko indartzen gaitu eta gauza politak lortzeko bidean gaude”.

Oihan Sancet:
“San Mamesen debuta egiteagatik oso pozik nago eta gainera garaipena eskuratuta. Taldekide guztiek debutagaitik zoriondu naute. San Mameseko giroa ikaragarria da eta horrek beti laguntzen dizu. Lezaman izan ditudan entrenatzaile guztietaz oroitu naiz. Txikitatik asko lagundu didate eta beraiei esker nago orain hemen”.