undefined

CA Osasunaren aurkako partidurako hautatuen zerrenda

CA Osasunaren aurkako partidurako hautatuen zerrenda

Emakumezkoen taldea denboraldi-aurreko amaieran dago

Carranza txapelketa lortu ostean, Athletic Clubeko emakuzmekoen taldeak bere denboraldi-aurreko azken partiduak dauzka aurrean datorren irailaren 8an Primera Iberdrola hasi baino lehen. Hainbeste partidu nabaritzen ari da taldean eta horregatik bihar jokalari batzuek ezin izango dute CA Osasunaren kontra jokatuko den largunartekoan parte hartu. Neurketa Medina de Pomaren, Jesus Maria Pereda zelaian, jokatuko da goizeko 12etan.

Oihane Hernandez eta Damaris Egurrolaren kasuetan eboluzioa gogobetekoa da, baina oraindik ez dute sartzerik zerrendan. Gainera, Angel Villacampak entrenatzaile zurigorriak ezin izango ditu con Nekane Diez, Yulema Corres, Andrea de la Nava, Garazi Murua, Marta Unzue eta Lucia Garcia taldean izan.

Beraz zerranda 20 jokalariz osatuta dago:

Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Ainhoa Alvarez, Maria Diaz Cirauqui, Maite Oroz, Jone Ibañez, Andere Leguina, Eunate Arraiza, Marta Perea, Leia Zarate, Vanesa Gimbert, Ane Azkona, Ohiane Valdezate, Leyre Monente, Mariana Cerro, Amaiur Sarriegi, Nerea Nevado, Naroa Uriarte eta Erika Vazquez.