undefined

Garitano: “Aduriz animali lehiakorra da”

Garitano: “Aduriz animali lehiakorra da”

Athletic Cluben entrenatzailearen prentsaurrekoa 1-0 FC Barcelona mendean hartu eta gero

Athletic Cluben entrenatzailea, Gaizka Garitano, San Mameseko prensa aretoan azaldu zen FC Barcelonaren aurka 1-0 irabazi eta gero. Garaipen hau ezinezkoa izango zen jokalariek defentsan izandako maila alturik gabe: “Bi urte jarraian daramatzagu Barcelonaren aurka golik jaso gabe (San Mamesen), ezinezkoa da aurreko jokalariek lanik egiten ez badute: Iker Muniain, Raul Garcia…”.

Garitanok neurketa horrela aztertu zuen: “Lehen zati oso ona egin dudu, gero bigarren partean gehiago kostatu zaigu, lehen partidua izanda, zegoen beroarekin, intentsitate berdina 90 minutuetan mantentzeko zailtasunak ditugu oraindik”.

Aritz Adurizi buruz hurrengoa esan zuen: “Animali lehiakor bat da bere burua zaintzeko duen eragatik; Lezamara lehena heltzen da eta etxera joaten azkena”. Garaipenaren golaren inguruan: “Nahiz eta 38 urte izan, erremate hori barneratuta du, berdin da zenbat urte igaro, jokalari diferentziala da”.

Golegileaz aparte, Oihan Sancet atzoko beste izen propio bat izan zen. Harrobiko jokalariaren inguruan, Garitanok jokalari gazteak zelairatu daitezkela goraipatu zuen baina beteranoen maila altuan jokatzen ari direla esan zuen.