undefined

Gol batek munduari egindako bira

Gol batek munduari egindako bira

Atzerriko hedabide ospetsuenek, egungo Liga txapelduna den Barcelonaren aurkako Athleticen garaipena eta Adurizen golaren berri eman zituzten

Aritz Adurizek eta bere ametseko golak munduari bira eman diote. FC Barcelonak, Ligako egungo txapelduna eta mundu mailan jarraituenetako taldea, azken arnasean lortutako garaipen zuri-gorriaren oihartzuna are handiagoa izatea lagundu du. Lehoiek amaiera ipini zioten klub gorri-urdinak LaLigan golak ospatzen zeraman 37 partiduko sasoiari; horrez gain, Barçari Ligako lehen neurketan galdu gabeko hamar denboraldiaren marka apurtu zioten.

Adurizek, Ter Stegenen benetako borreroa (2015ko Superkopan beste 3 sartu zizkion), elastiko zuri-gorriarekin erakusten ari den bikaintasunei oihartzuna ematea hartu du helburu bere kirol ibilbide arrakastatsuaren bukaeran. 2018ko abenduaren 22an ohiz kanpoko penalti bat opa zigun, ohiko jaurtiketa gabe zuloan sartzeko golf jokaldia zirudiena. Bere erretiroaren urtean, hark denboraldia hasi baino lehen iragarri zuenez, 2020ko otsailean 39 urte beteko dituen ‘mutiko’ baten talentuaz gozatzeko prest gaude.

Jarraian Ligako estraineko jardunaldian Athletic Clubek, Adurizen golari esker, FC Barcelona ahalguztidunaren aurrean lortutako garaipenari buruz hitzegin duten atzerriko egunkarietako zenbait esteka aurkeztuko dizkizuegu:

L’EQUIPE

LA GAZZETTA DELLO SPORT

THE GUARDIAN

BILD

BBC

ESPN

SPORTS ILLUSTRATED

EURONEWS

FRANCE 24

SPORTS.FR

LE FIGARO

INDIA TODAY

THE SUN

MIRROR