undefined

Medina de Pomar peña, Athletic Cluben emakumezkoen taldearekin

Medina de Pomar peña, Athletic Cluben emakumezkoen taldearekin

Athleticeko jokalariek Las Merindadeseko athleticzale peña ofiziala bisitatu zuten CA Osasunaren aurkako lagunartekoaren ostean

Medina de Pomarren jokatutako CA Osasunaren aurkako lagunartekoa aprobetxatuz, Athleticeko emakumezkoen taldeak Athletic Clubeko Burgosko peña ofiziala bisitatu zuen. 1991 urtean sortutako peña-museoak, Erika Vazquez saritu zuen bere kirol ibilbide bikainagatik.

Talde nafarrari 5-3 irabazi ostean, jokalari eta teknikoak peñaren egoitzan batu ziren, indarrak berreskuratu eta Athleticen ganean hitz egiteko. Beraiekin batera, zuzendaritzako kideak diren Maria Tato, Itziar Villamandos eta Goyo Arbizu izan ziren, Joseba Agirre kirol zuzendariarekin batera.