undefined

Yuri: “Badakigu zer aurkituko dugun Getafen”

Yuri: “Badakigu zer aurkituko dugun Getafen”

Athletic Clubeko jokalariak larunbateko arerioaren indarra goraipatu du

Athletic Clubek merezitako atsedena izan ostean, Gaizka Garitanoren mutilak lanera bueltatu dira Lezaman. Saioaren ostean, Yuri Berchiche hedabideen aurrean azaldu da. Oraindik FC Barcelonaren aurkako garaipenak utzitako zapore onarekin, lateralak garaipenaren golaren inguruan mintzatu da eta Adurizi buruz hitz honakoa esan du: “Pozik nago beragatik. Bere lana oso handia da eta jokalari oso garrantzitsua da guretzat, zelako gola sartu zuen gainera. Bilboko jaiak hasteko egun politena. Gertutik jarraitzeko aukera izan nuen erasora igotzeko aukera izan nuelako”. Emaitzaren garrantziaz hurrengoa dio zarauztarrak: “Barçari irabaztea berri onak dira beti iazko txapelduna delako. Horrek konfidantza izugarria ematen dizu. Etorkizunean izango dugunari pozik eta konfidantza gehiagorekin aurre egiten diogu”.

Bere maila pertsonalari dagokionez, “lehen zatian bigarrenean baino hobeto egon ginen” aitortu du, baina orokorrean ondo egon zirela. San Mamesen bizitako giroa prentsaurrekoan azaldu den beste gai bat izan da: “Momentu txarretan taldearekin daudela erakutsi ziguten zaletuek pasadan denboraldian. Bultzada hori oso ondo hartu dugu, pasa den urtean egoera oso zaila bati vuelta eman genion eta aurreko egunean bizitakoa izugarria izan zen”.

Etorkizunari begira, Athletic Clubek Getafen dauka begirada jarrita, ligako bigarren jardunaldiari begira. Yurik etxetik kanpoko partiduetan “aurrera pausu bat eman nahi dugula” adierazi du eta “Getaferen aurka partidu ona egin beharko dugula nolako aurkari mota den badakigulako. Etxean talde indartsua da, Atletico de Madriden aurkako porrot batetik dator et badakigu zer nolako estiloa dute eta nola jokatuko duten. Haien maila berdindu edo gainetik jarri behako gara zeozer positiboa lortzeko”.