undefined

Athletic Club Fundazioko enpresei harrera

Athletic Club Fundazioko enpresei harrera

Enpresa laguntzaileen 100 ordezkari baino gehiago tradiziozko jai-ekitaldi honetan elkartu dira.

Aste Nagusia dela eta, Athletic Club Fundazioak enpresa laguntzaileen ordezkaritza hartu du Ibaiganen.

Giro alai eta maitekor batean, FC Barcelonaren kontra Athleticen azkenengo garaipenaz eta Adurizen gol ederraz ezin ahaztu gabeko solasaldietan, Juan Carlos Ercoreca Fundazioaren presidenteak, Aitor Elizegi Klubako presidentea, Fernando San José, Jorge Gómez, Itziar Villamandos eta Goyo Arbizu batzordekidekin batera, jai alaitsuak opa dizkie bertaratu direnei eta Athletic Club Fundazioak gizarte hobe baten alde lanean jarraitzeko ematen duten ordainezineko laguntza eskertu die. Iribar, Argoitia eta Andoni Goikoetxea, gure enbaxadore eta mito zurigorriak ere bertan izan dira.