Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza Ibaiganen
Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza Ibaiganen
Instituzio bietako ordezkariek Athletic Cluben egoitza bisitatu dute Aste Nagusiko harrera tradizionalean
Aste Nagusian Athletic Clubek Bilboko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari egiten dion harrera tradizionalean, Athleticeko presidenteak, Aitor Elizegik, Ibaigane jauregian hartu ditu Bilboko Alkatea den Jose Mari Aburto, hiribilduko zinegotzi gehienez inguratuta, eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza ,Josu Erkoreka, Pedro Aspiazu eta Nekane Murga buru izan diralarik. Presidentearekin batera, Jon Ander De las Fuentes, Fernando San Jose, Aitor Bernardo, María Tato, Jorge Gómez, Óscar Beristain, Itziar Villamandos, Goyo Arbizu, Joana Martínez eta Tomás Ondarra izan dira zuzendaritzako ordezkariak, Fundazioko presidentea den Juan Carlos Ercoreca eta Iribar eta Argoitia, gure enbaxadore eta mito zurigorriak ere bertan izan dira.
Jauregiaren atarian bilduta eta jaietako zapia lepoan dutela, Ibaiganera egindako bisita eskertu die Aitor Elizegik. Hasteko, Udalari “zuen etxean zaudete” azpimarratuz, “zuzendaritzaren konpromisoa duzue bat eginda joateko”. “Bilboren alde egiten den apostua negoziaezina izan behar du eta denok elkarregaz lortu dezakegu, baloreek bidea adierazten bait digute”. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak mezuarekin bat egin du “Ibaiganen egiten den ekitaldi hau, berezi eta garrantzitsua, denok batzen garen bakarra izan daiteke seguruenik”. “ Ezin da Athletic ulertu Bilbo gabe eta ezta Bilbo Athletic gabe”. Amaitzeko, presidente eta alkateak, bat egin dute adieraztean “ametsa izango litzateke erreka horretatik bajatzea, Marijaiak egiten duen moduan, baina gabarrarekin”.
Gero, Eusko Jaurlaritza ordezkatzen, Josu Erkorekak “ikasturte honetako lehenengo ekitaldi politikoa da gaurkoa” adierazi du. Herri honetako bi instituzio nagusien sintonia bikaina nabarmendu du, gobernua, instituzio politiko moduan eta Athletic, kirol instituzio bezela. “historia handiko eta etorkizunean erronka handiak dituzten entitate bi gara”. “Eusko jaurlaritzak ikasturte berri hau, Athleticek bezain ondo hastea nahiko nuke” esanez amaitu du bere hitzaldia.