undefined

Athleticek bere hildakoak Begoñan gogoratu ditu

Athleticek bere hildakoak Begoñan gogoratu ditu

Klubeko lehen taldeak azken urtean zendutako athleticzaleen oroimenez egindako meza tradizionalera hurbildu dira

Klubeko maila guztietako ordezkaritzak, urtero bezala data hauetan ohikoa denez, Begoñako Basilikara hurbildu dira Amatxuri eskaintza tradizionala egiteko eta iaz hildako bazkideak gogoratzeko. Aitor Elizegi presidentea eta lehen taldeetako bi kapitainak, Iker Munian eta Ainhoa Tirapu, entitatearen ordezkariak izan dira eta eskaintza egiteko arduradunak ere. Horrekin batera, Jose Luis Atxotegi Basilikako erretorearen konpainiaz, diskurtsoak egiteko erantzuleak izan dira.

Muniain eta Tirapuk baloi bat, kamiseta zurigorri bat eta 2016an emakumezkoen taldeak lortutako Liga garaikurra utzi dituzte aldarean. Bere aldetik, Aitor Elizegik “konpromiso, leialtasuna eta lan asko txapelketaren bat irabazteko” promesa egin du, eta Birjiniari “talde osoarentzat eta talde teknikoak osatzen dutenentzat Osasuna” eskatu dio. Bazkideei egindako aipamenaren inguruan, Elizegik pasa den uztailean zendutako Koldo Aguirre era berezian gogoratu du.