undefined

Txapelketak gazte eta kadete mailako taldeentzat

Txapelketak gazte eta kadete mailako taldeentzat

Gazteak A taldea Portugaleten arituko da; B taldea Andaluziara doa eta Kadete A taldeak Mozorov Cup txapelketa jokatuko du San Petersburgon

Athletic Clubeko Gazte mailako A taldeak VII. Torneo de Feria de Futbol Juvenil txapelketa jokatuko du gaur Almerian, Juan Oncalaren lehen oroimenezko txapelketa. La Cañada Atleticok antolatuta, Atletico de Madrid, UD Almeria eta UCD La Cañada Atleticok hartuko dute parte zurigorriekin batera.

Jon Solaunek zuzentzen duen taldeak, 21:30etan jokatuko du UCD La Cañada Atleticoren aurka bere lehenengo partida. Lehenago, 19:30etatik aurrera, Atletico de Madrid eta UD Almeriaren artekoa izango da. Ostegunean 19:30etan hirugarren eta laugarren postuak ezagutzeko neurketa izango da eta 21:30etatik aurrera final handia.

Bere aldetik, Gazteak A taldea Portugaleteko Torneo Noble Villaren XXXI. edizioan parte hartuko du abuztuaren 22tik 25era, Portugaleteko Gazte Selekzioa, Real Racing Club, SD Eibar, Deportivo Alaves eta FC Barcelonarekin batera. Imanol de la Sotak zuzendutako taldeak ostiralean 11:30etatik aurrera Portugaleteko Gazte Selekzioaren aurka jokatuko du lehenengo eta larunbatean ordu berdinean Real Racing Cluben aurka arituko da. Finala igandean La Floridako zelaian 11:30etan izango da.

Haiekin batera, Ander Alañak zuzentzen duen Kadete A taldea San Petersburgora bidaiatu da Morozov Cupean parte hartzeko. Zurigorriek, iazko finala Benficaren aurka galdu ostean, Errusiako txapelketa jokatuko dute berriz. Athletic Club A multzoan dago, Zenit, Juventus eta Olympiacosekin batera. B multzoa, Benfica, CSKA Moscow, Austria Vienak eta Red Bull Leipzigek osatzen dute.

Zurigorriek ostegun honetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera Olympiacosen aurka jokatuko dute, ostiralean Juventusen aurka 12:30etan eta Zeniten kontra 18:00etan. Finala igandean, abuztuak 25, izango da 14:30etan.