undefined

Herrerin, Moraza eta Garazirentzat, urre eta harribitxiko intsigniak 100 partidu betetzeagatik

Herrerin, Moraza eta Garazirentzat, urre eta harribitxiko intsigniak 100 partidu betetzeagatik

San Mamesen Athletic Cluben langileekin ospatutako bazkarian jaso dute saria presidentearen eskutik

Athletic Clubek langileekin eta lehen bi lantaldetako jokalariekin urtero ospatzen duen Aste Nagusiko bazkaria antolatu du San Mamesen. Ohikoa denez, zuzendaritza-batzordea ere egon da Begoñako Amari egindako lore eskaintzaren ostean hasi den bazkarian.

Aitor Elizegi presidente zuri-gorriak urre eta harribitxiko intsigniak banatu dizkie Iago Herrerin, Ainhoa Moraza eta Garazi Murua jokalariei, aurreko denboraldian bete zituzten oroitzapenezko 100 partiduengatik.