undefined

Harrera Bizkaiko Foru Aldundiari

Harrera Bizkaiko Foru Aldundiari

Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza pasatu ostean, Bizkaiko Foru Aldundiaren txanda izan da gaurkoan ohitura den bezela, Athletic Clubek Ibaiganen izaten dituen harreretan Aste Nagusia dela aprobetxatuz.

Aurreko harreretan izan den bezala, batasuna eta taldelana izan da berriro adierazgarri, Clubeko presidentea den Aitor Elizegi eta Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun Nagusia buru izan direlarik. Jon Ander De las Fuentes, Fernando San Jose, Jorge Gomez, Itziar Villamandos, Goyo Arbizu eta Tomas Ondarra izan dira Athleticen zuzendaritzaren ordezkari eta Ibone Bengoetxea, Elena Unzueta, Teresa Laespada, Sergio Murillo, Jose Mª Iruarrizaga eta Lorea Bilbao foru diputatuak. Iribar eta Argoitia, clubeko enbaxadoreak ere bertan izan dira.

Aitor Elizegik Aldundiaren bisita eskertu du eta “Clubarentzat Bizkaiak daukan garrantzia”azpimarratu du. “Aldundiaren gizarte konpromisuak mantendu, berdintasunean, sormenean… Biizkaitar guztien ahotan jarri dituzuen mezuak.”

Unai Rementeria ahaldun nagusiak “etxean bezela sentitzen dela” adierazi du eta instituzio eta Cluben arteko batasunerako mezura itzuliz, “konplizitatea dagoela alkarren artean igartzen da. Oso gustora sentitzen gara Athletic honekin” adierazi du bere hitzaldia amaitzeko.