undefined

Ibai: “Indarberrituta eta gogotsu nago”

Ibai: “Indarberrituta eta gogotsu nago”

Santutxuko jokalariak, jada bikian izandako arazo fisikoak ahaztuta, larunbatean Getaferen aurkako partiduan taldeari laguntzeko duen ilusioa goraipatu du

Ibai Gomezek, Athletic Clubek ateak itxita egindako entrenamenduaren ostean -larunbatean Getaferen aurkako partiduaren aurretik egindako azken aurrekoa- prentsaurrekoa eman du Lezamako prentsa aretoan.

Erdilari zurigorriak “entrenatzaileak behar duenerako prest eta larunbateko partiduan parte hartzeko gogotsu” dagoela adierazi du. Ibaik horrela azaldu du Barçaren aurkako neurketan parte hartu ez izanaren arrazoia: “Kolpe handia jaso nuen bikian Londreseko partiduaren aurretik eta arazoak izan nituen. Agian, beste egoera batean arriskatuko nukeen baina esperientziak irakatsi dit aste bat galtzea, 37 aurretik izanda, hain txarra ez dela”.

Zuri-gorriak Coliseum Alfonso Perezen Athleticek izango duen norgehiagoka aztertu du: “Oso argi daukagu eta iazko partiduaz ikasi dugu: dakiguna egitera joan behar gara eta topera egon, bestela ezin izango dugu partidua irabazi. Gauzak era bikain batean egin beharko ditugu puntuak lortzeko. Badakigu aurrean izango dugun aurkariak goian presio indartsua egiten duela, eta barrutik baloia jokatzen ez digula utziko… Oso erasokorrak dira eta baloi geldikako jokaldietan, arriskutsuak. Seguruenik, partidu itxia izango da, gol gutxikoa”.

Alde pertsonalean, Ibaik “taldeak entrenamendu bakoitzean erakusten duen ilusioa” nabarmendu du, eta bere sentsazioen inguruan ere hitz egin du: “Nire helburua taldeko hamaikakoan egotea da beti, horretarako lan egiten dut. Lortzen ez badut, taldeari ahalik eta gehien lagunduko diot beste era batean. Lehia handia dago postu bakoitzean eta hori taldearenzat oso ona da”.