undefined

Bazkideak Ibaiganen

Bazkideak Ibaiganen

Hogeita hamar bazkidei harrera egin zaie Ibaiganen Aste Nagusia dela eta

Athletic Clubek bazkide zuri-gorrien ordezkaritza bat hartu du Ibaiganen Klubak aurreikusitako instituzio-ekitaldien egitarauaren barruan. Aitor Elizegi presidenteak, Fernando San Jose, Itziar Villamandos, Goyo Arbizu eta Tomas Ondarra batzordekideez lagunduta, bildutako bazkideei ongi etorriko hitzak esan dizkie, eta “hau, benetako zuon etxea” dela gogoratu die. Geroago, protokolozko argazkien ostean, bazkideak Klubaren bandera ofizialarekin edota lehen taldeak Cadizen lortutako Carranza Garaikurraren ondoan, jauregiaren atarian ikusgai dagoena, oroitzapenezko argazkiak atera dira.

Azkenik, bildutakoek egoitzaren Txokoan gosegarria dastatu dute, eta bertan Elizegik berriro azpimarratu du “Zuzendaritza honentzat bazkidearen gertutasuna garrantzitsua da, guztiok elkarturik urrunago heltzeko”.