undefined

“Yo soy Pichichi” antzerki-lana bueltan da

“Yo soy Pichichi” antzerki-lana bueltan da

Presidentea eta Athletic Clubeko zuzendaritza batzarraren kide batzuk harrobian jokatutako Lander Otaolaren antzerki-lanaren estreinaldian egon ziren

Pasadan urteko arrakastaren ondoren, Patxo Telleriak zuzendutako lana, “Yo soy Pichichi”, bueltan da Aste Nagusian. Klubaren zuzendaritza batzarraren kide batzuk bertan egon ziren, Lander Otaolari, protagonista eta lehoi kume ohia, babesa emateko. Bertan Aitor Elizegi presidentea, Maria Tato, Itziar Villamandos eta Jorge Gomez egon ziren.

Emankizunean Rafael Moreno Aranzadi “Pichichi”-ren istorioa tragikomedia moduan aurkezten da. Athletic Clubeko jokalaria (1911-1921), historia zurigorriko futbolari handienetarikoa eta XX. mendeko pertsonai ezaguenetariko bat izan zen.

Antzezlana abuztuaren 21etik 25era eta 29tik irailaren 1era ikus daiteke 21.00etan Pabellon 6an (Ribera de Deusto Kalea 47).

Protagonista, Lander Otaola, Athletic Clubeko harrobian jokatutakoa da. Espainiako txapeldunorde izatera ailegatu zen euskal selekzioarekin.