undefined

Athletic Clubeko Emakumezkoen taldea, EH Koparen titulu berri baten bila

Athletic Clubeko Emakumezkoen taldea, EH Koparen titulu berri baten bila

Lehoi emeek, IX. Euskal Herria Koparen finala jokatuko dute bihar Azpeitian (16:00h) Errealaren aurka

Athleticen emakumezkoen taldeak, denboraldi-aurreko azken txanpan, beste titulu bat lortzeko aukera du biharko derbian. Bihar, larunbata, 16.00etan izango da Garmendipe futbol zelaian (Azpeitia). Helburua, E.H kopako zortzigarren titulua lortzea da emakumezkoen taldearentzat. Jokatu diren zortzi edizioetatik zazpitan izan dira garaile lehoi emeak, 2012an Realak irabazi bait zuen. Finalerdietan, talde txuriurdinak, pasa den denboraldian Erreginaren Kopako garailea, Alavesi irabazi zion 1-0 eta Athletic nagusi izan zen penaltietara Eibarren aurka.

Angel Villacampa entrenatzaile zurigorriak ezin izango ditu Garazi Murua, Yulema Corres eta Maria Diaz Cirauqui zelairatu lesionatuta daudelako. Damaris Egurrola, Oihane Hernández, Andrea de la Nava eta Leyre Monente zerrendatik kanpo geratzen dira arazo txiki fisikoengatik. Hortaz, zerrenda ondorengo jokalariek osatuko dute:
Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Ainhoa Álvarez, Nekane Díez, Maite Oroz, Jone Ibáñez, Andere Legina, Eunate Arraiza, Marta Unzué, Erika Vázquez, Lucía García, Marta Perea, Leia Zarate, Vanesa Gimbert, Ane Azkona, Ohiane Valdezate, Mariana Cerro eta Nerea Nevado.

Derbiaz gain, euskal emakuzmezkoen futbolaren jaia bizi ahal izango da Azpeitian. Primera Iberdrolan hasi eta gero, derbia jokatuko da berriro ere urriaren 13an Donostian.