undefined

Bilbao Athletic martxan hasten da Haron

Bilbao Athletic martxan hasten da Haron

Joseba Etxeberriaren taldeak igandean hasiko du 2. B mailako ibilbidea

Estatuko brontzeko liga asteburu honetan hasten da maila osatzen duten lau multzoekin. Hiru garaipen, lau berdinketa eta porrot bakarra izan dituen denboraldi-aurrea amaitu ostean, filialak igande honetan hasiko du liga txapelketa Haroko El Mazo estadioan arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Denboraldi guztietan gertatzen den bezela, Bilbao Athleticek aurpegi berri asko ditu, CD Basconia taldetik igotzen direnei beste talde batzuetatik fitxautakoei gehituz.

Gaur goizean Lezaman eskainitako prentsaurrekoan Etxeberriak adierazi duen bezala, “prest gaude txapelketa hasteko“. Estiloari buruz, entrenatzailearen apustua argi dago: “Jokatzeko era oso azkarra izan behar da, kalitatea daukagu horretarako“. Aurpegi berriei buruz ere eman du bere iritzia: “CD Basconiatik etorri diren jokalari gazteek maila ona daukate eta mentalitatea oso ona da“.

Bilbao Athletic egongo den 2.B mailako II. multzoak aldaketak izan ditu eta denboraldi honetan Gaztela-Leongo taldeak izango ditu. Jokalarien dortsal finkoak eta bakoitzaren izena elastikoetan idatzita eramatea izango da aurtongo beste nobedadeetariko bat.

2.B MAILAKO EGUTEGIA 2019/2020