undefined

Garitano “Urteko partidurik zailenetarikoa da”

Garitano “Urteko partidurik zailenetarikoa da”

Athletic Clubketo teknikariak Getafe CF taldearen nibela goraipatu du baina bere taldearen aukeretan sinisten du

Getafe eta Athletic Club Coliseum Alfonso Perez zelaian jokatuko duten partidurako 24 ordu baino gutxiago falta direla, Gaizka Garitano Lezamako prensa aretoan agertu da LaLiga Santanderreko 2.jardunaldiaren partidu aurreko prentsaurrekoan.

Garitanok arerioaren indarra nabarmendu du, azken denboraldian bostgarren sailkatua Ligan: “Emaitza positiboren bat lortzeko zelairik zailenetakoa da. Pasa den urtean Champions League postuetan egon ziren ia denboraldi osoa. Talde zoragarri bat da, gauza asko egiten dituzte ondo, zaila da beraiei irabaztea. Kalitate handiko jokalariak dituzte, oso erasokorrak dira. Badakigu urteko partidurik zailenetako bat izango dela, eta oso ondo egin behar ditugula gauzak Getafen”

Teknikari zurigorriak konfidantza dauka hala ere bere taldearen aukeretan. “Gu ere ondo babesten eta goian presionatzen duen talde indartsua gara. Estilo propioa daukagu eta erasoan gola sartzera joan behar garela badakigu. Akatsik ez egin eta erasoan sortu, beraiek ez digute inolako erraztasunik emango”