undefined

Garitano: “Merezitako puntua lortu dugu”

Garitano: “Merezitako puntua lortu dugu”

Athletic Clubeko entrenatzailea pozik azaldu da Getaferen aurkako berdinketarekin, “puntuak lortzea zaila den zelai batean”

Gaizka Garitano pozik atera da La Liga Santander 2019-20ko bigaren jardunaldian Getaferen aurka bana berdindu eta gero. Entrenatzaile zurigorriak laurogeita hamar minutuetan egondako berdintasuna aitortu du: “Irabaztea nahi genuen baina berdinketa justua izan da. Oso ondo hasi dugu partidua, batez ere Capa eta De Marcos eskumako hegaletik min egiten ari zirelako. Pena bat izan da bere lesioa. Bigarren zatian bi taldeek aurkaria gainditzeko izan dituzten arazoak ikusi dira”.

Garitanok bere jokalarien lana azpimarratu du, gaurko aurkariak Europan lehiatuko duela ikusita: “Getafek normalean erasoko jokaldi ugari sortzen ditu eta gaur ezin izan du hori hain erraz egin eta guk egin dugun lanagatik izan da neurri batean. Zelai honetan talde askok ez dituzte puntuak lortzen eta defentsan oso ondo aritu behar zara”. Nahiz eta berdintasuna nagusi izan, entrenatzaile zurigorriak bere taldearen gogoak goraipatu ditu: “Aldaketak irabazteko asmoz egin dira. Aduriz Willyrekin batera jarri dugu Raul atzeratuz erasora jotzeko, baina geldikako baloiak ez dira oso onak izan eta ezin izan dugu zelaian ditugun jokalari altuak aprobetxatu”.