undefined

Gure harrobiko taldeen arrakasta

Gure harrobiko taldeen arrakasta

Kadete A-k Morozov Cup-a irabazi du eta Gazteak A taldea Torneo Villa de Portugaleteko garaile atera da

Athletic Clubeko harrobiko taldeak sasoitsu eta egoera onean daudela erakusten dute. Kadete A taldeak San Petersburgon XIV. Morozov Cup-a lau egunetan zehar jokatu du. Lehenengo neurketan 0-3 irabazi zion Olympiacos FC-ri; ondoren Juventus 1-3 mendean hartu zuen eta multzo fasea FC Zeniten aurka bina berdintzen amaitu zuen. Finalaurrekoan RB Leipzig izan zen aurkaria eta gure lehoi kumeek 1-0 irabazi zuten. Azkenik, finalean, emaitza berdina lortu zuen Athleticek, 1-0, alegia.

Gazteak A taldeak, bere aldetik, XXXI. Torneo Villa de Portugalete irabazi du golik jaso gabe eta partidu guztiak irabazita: 0-3 Portugaleteko selekzioaren aurka, 1-0 Real Racing Clubaren kontra eta 3-0 Deportivo Alavesen aurka.