undefined

Athletic Clubek Italiar Zirkua bisitatu du

Athletic Clubek Italiar Zirkua bisitatu du

Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeko jokalariek Zuzendaritza Batzordeko kideekin batera ikuskizunaz gozatu zuten Etxebarria Parkean

Athletic Clubeko ordezkaritza Italiar Zirkuak gaur arratsaldean ospatu duen saiora joan da Bilboko Etxebarria Parkean. Oscar Arce Zuzendaritza Batzordeko kideaz aparte, ikuskizunaz gozatu dute Jokin Ezkieta, Daniel Vivian, Oihan Sancet, Gaizka Larrazabal, Oihane Hernandez, Maria Diaz Cirauqui, Jone Ibañez eta Andrea Sierra jokalariek.

Zirkura bisitaldia gure klubak urtero udan egiten duen tradizio bat da.