
Lehen taldea |
Hodei Oleaga, lagatu gisa UD Melilla taldera
Hodei Oleaga, lagatu gisa UD Melilla taldera
Atezainak utzita jokatuko du denboraldi honetan 2ºB mailako IV. multzoko taldean
Hodei Oleaga atezainak (Laudio, 1996) lagatu gisa jokatuko du UD Melilla taldean. Abuztuaren hasieran, lehenengo taldearekin debutatu zuen Racingen aurka Sardineron jokatutako lagunarteko partiduan eta iazko denboraldian 17 partidu jokatu zituen filialarekin.
Oleagak talde Melillarrean jokatuko du, garaipenarekin hasi zuen Getafe B taldearen aurka 2ºB mailako IV. multzoko denboraldia, 2020. urteko ekainaren 30era arte.