undefined

Dena Prest Ostiraleko Bertsoderbirako

Dena Prest Ostiraleko Bertsoderbirako

20:00etan hasiko da Haroko Maria Diaz kaleko etxartean eta San Mamesen amaituko da derbia hasi baino pixka bat lehenago

Dagoeneko zehaztu dituzte sei bertsolarien -3 Athleticen aldetik eta beste hainbeste Errealaren aldetik- ekitaldiak ospatzeko lekuak, kantatutako bertsoen laguntzaz derbiaren aurretikoan lehia oneko jaia sor dadin.

EinGO! Animazio taldearen laguntzaz, Jon Maia, Onintza Enbeita, Xabi Paya, Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus bertsolariek BertsoDerbiaren lehen saioa egingo dute 20:00etan, Haroko Maria Diaz kaleko etxartean. Handik Poza kalera abiatuko dira, Areilza Doktorea kaleko gurutzebidean, bigarren saioari hasiera emateko, 20:30ean. Horren ostean, 21:00etan, San Mamesen egingo dute hurrengo ekitaldia, zelaiaren ondoko zabaldegian, alegia.

Amaiera gisa, 20:50ean, partidua hasi baino pixka bat lehenago, San Mameseko soropilan bertan, Jon Maia eta Maddalen Arzallus bertsolariak izango dira talde bakoitzaren areetatik azken bertsoak botako dituztenak.

Zaleeei aldez aurretik zelaira sartzeko arren eskatzen da estadioaren barruan aurreikusitako azken saio honetaz gozatu ahal izateko.