undefined

Museotik Ohorezko Palkora: Real Sociedad

Museotik Ohorezko Palkora: Real Sociedad

Athletic Club Museoak, San Mamesen txuri-urdinekin dagoen lehia gogora ekartzen dituen bi objektu jarri ditu ikusgai

Athletic Clubek Real Sociedad hartuko du Liga Santanderreko hirugarren jardunaldian, tradizioa eta historiaz betetako norgehiagoka batean. Izan ere, talde gipuzkoarrarekin 262 aldiz jokatu dugu, 175 partidu ofizial (Eskualdeko Txapelketa, Kopa, Liga, Euskal Liga y Ligaren Kopa), eta 87 lagunarteko. Horrek bidea ematen du bi taldeen arteko lehia markatu duten zenbait pasadizo historiko gogoratzeko, Athletic Club Museoaren bildumatik ateratako bi objektuen bitartez, partidu egunean San Mameseko Ohorezko Palkoan kokatuko den beira-arasa batean ikusgai egongo direnak.

Horietako bat Casa Mena markesaren garaikurra da, Victoria Eugenia Erreginak 1922ko abuztuan eskainia zuri-gorriek Real Sociedaden aurka garaipen bikotza lortu ostean (3-1 y 4-3) Sociedad Gimnastica Torrelavegako El Malecon zelaiaren inaugurazioa zela eta. Fred Pentlandek Athletic Club zuzendu zituen lehenengo bi partiduak izan ziren.

Talde donostiarraren ezkutua da beste objektua, zurez landutakoa eta markoztatua. Klub txuri-urdinak Donostia Hiria Garaikurraren txapelketan eskainitako oparia da. Errealak antolatutako lagunarteko torneoa zen 1966 eta 1970 urteen artean, eta 1969ko irailean, Athletic Clubek behin irabazi zuena.