undefined

Derbia hasierako txistuaren aurretik ere jokatuko da

Derbia hasierako txistuaren aurretik ere jokatuko da

Ordezkaritza zuri-gorri y txuri urdin joria egongo da San Mameseko palkoan

Derbiarekin hitzordua arratsalde erdian hasiko da agindutakoari jarraituz. Partidua azken orduan eta lanegunean jokatu izanak, ohiko bazkari ofizialari afari-meriendaren itxura hartzera behartu dio. Fernando Canales sukaldariak San Mames Jatetxean Athletic Clubeko Zuzuendaritza-batzordearen eta Real Sociedadeko Administrazio-kontseiluari zerbitzua eskaintzeko ardura hartuko du.

Geroago, palkora etorriko direla baieztatu dute Ignacio Ugartetxe eta Ana Urquijo presidente ohiak, Baita Javier Clemente ere, Euskal Selekzioaren egungo arduradun nagusia, urriko FIFA jardunaldian Argentinako selekzioaren aurka lagunartekoa jokatuko duena iragarri berri denez. Bere egunean Hiru-Koloreko selekzioaren eserlekuan egondako Mikel Etxarri teknikari beterano lasartearra agurtzeko aukera izango du. Eta haiekin Errealan itzal handikoa den Alberto ‘Bixio’ Gorriz egongo da, talde donostiarrarekin partida ofizial gehien jokatu duen futbolaria.

Gainerako gonbidatuen artean Augusto Consthanzo irudigile eta marrazkilari ospetsua aipatu behar da. Argentinarra Athletic munduan sartu zen SanjoBuruz-en diseinuarekin; erabateko irrimarra 2012ko finalean ezagun egin zen, eta hiru urte geroago Superkopako ospakizunean ere leku egin zen.

Halaber, Hirugarren Mailako kluben ordezkaritza egongo da, hala nola Joseba Mikel Alonso eta Juan Andres Iragorri, Sodupetik, eta Mikel Iratzagorria eta Emilio Garcia, igo berri den Urdulizen aldetik. Bere ibilbide profesionalean bi taldeen elastikoa jantzi ziren bi jokalari izango dira Athleticeko jokalari ohien ordezkariak, bata bizkaitarra eta bestea gipuzkoarra: Ritxi Arrien eta Andoni Imaz.

Gainera, San Mameseko palkoan peña hauek etorriko dira: Bailen, Ceuta, Argoños, Etxebarriko Arri Arri, Askazi Taldea, Andoni Goikoetxea Elkartea, La Peña El Arco de San Mamés eta Athleticeko Peña Juvenil.