undefined

Unai Nuñez, espainiako selekzioarekin jokatzeko deitua

Unai Nuñez, espainiako selekzioarekin jokatzeko deitua

Robert Moreno hautatzaileak, espainiako selekzioak izango dituen Euro 2020-rako sailkapen multzoko partiduak jokatzeko, Errumania eta Islas Feroeren aurka, Athletic Clubeko zentrala deitu du

22 urterekin Unai Nuñez espainiako selekzio nagusiarekin aritzeko lehen aldiz deitua izan da. Robert Moreno hautatzaileak hautatuen zerrendan sartzea erabaki du 2020ko Eurokopako sailkapen multzoari dagozkien bi partiduak jokatzeko. Bi neurketak irailaren 5ean eta 8an izango dira Errumania eta Islas Feroeren aurka, hurrenez hurren.

Portugaletekoa, 10 urterekin sartu zen Lezamako harrobian eta pasa den udan Europako 21 urtez azpiko txapelduna izan zen. Errumaniako eta Islas Feroeren aurkako neurketak Bucaresten eta Xixonen jokatuko dira, hurrenez hurren.