undefined

Garitano: “Athletic alai bat ikusi dugu”

Garitano: “Athletic alai bat ikusi dugu”

Entrenatzaile zurigorria “oso pozik” azaldu da joko on batekin Realari irabazi eta gero: “Agian, urteko partidurik garrantzitsuena zen”

Gaizka Garitano “oso pozik” irten da San Mamesen jokatutako Realaren aurkako derbian bere taldeak lortu duen garaipenarekin (2-0): “Garaipenaz gozatu behar dugu gaurko partidua guretzat oso garrantzitsua zelako. Ez da edozein partidu, neurketa berezi bat da, agian urteko garrantzitsuena. Lehenengo minutuetatik talde sendo bat ikusi da. Partidu on bate egin dugu jokalari oso onak dituen Reala bezalako arerio zail baten aurka. Horregatik oso pozik nago baina zuhur ibili begar gara. Ligako hasiera oso ona izan da baina lanean jarraitu behar dugu”.

LaLiga Santanderreko lidertzan jartzeko balio duten hiru puntuetatik aparte, Garitanok bere taldearen jokoa goraipatu du: “Orain arte baloiaren jabetza izatea zaila egin zaigu. Bartzeloren aurka zaila da baloia mugitzea eta Getaferen aurka ia ezinezkoa. Gaur, aldiz, maila taktikoaz aparte, Athletic alai bat ikusi dugu, futbolarekin, erasoan ausarta… hamabost bider jaurti dugu atera, abaguneak izan ditugu… Horretan taldea asko hazi da lehenengo bi partiduak ikusita. Denboraldi-aurrean arerio indartsuen aurka ikusitakoa berretsi du taldeak”.