Jarduera bizia Lezaman asteburuan
Lehen taldeak bere Ligako neurketa jokatzeaz gain, Athletic Clubeko harrobiaren taldeek lagunartekoak eta txapelketak ere jokatu zituzten futbolaz betetako bi egunetan
Athletic Clubeko harrobiarentzako futbolak ez du etenik, eta azken asteburua gure emakumezkoen zein gizonezkoen taldeentzat bereziki oso bizia izan zen Lezamako instalazioetan.
Bilbao Athletic hutsean geratu zen CD Calahorraren aurka larunbat arratsaldean, aurreko astean Haron garaipenarekin debutatu ostean Bigarren B Mailako II Multzoan. Liga txapelketako beste partidu ofizial batean, oraingoan Hirugarren Mailako IV Multzoan, CD Basconiak ezin izan zuen punturik lortu Deuston 1-0ekoaz galduta, hasieran jasotako gola berdintzeko ahaleginetan egon arren.
Gazte Mailako bi taldeek bere azken lagunartekoei aurre egin zieten datorren asteburuan debut ofiziala egin baino lehen. Ohorezko Mailakoak Itxasganen 1-6 Bermeo FT mendean hartu zuen, Nico Serranok eta Hernandezek, bakoitzak bi gol sartuta, eta Manexek eta Telletxeak sartutako golei esker. Bestalde, Nazio Ligakoak CD Oberenaren aurka 0-0 berdindu zuen.
Hain zuzen ere, Kadete A-k talde nafarrari gol asko sartu zizkion Lezaman, 7-1 izan zen emaitza, eta goleatzaileak izan ziren Ekhi, ‘hat trick’ batekin, Kerman, Lander, Sanchez eta Santolaya. Kadete B-k, lagunartekoan ere, 2-2 berdindu zuen UD Montecarlorekin, Ibon Trujillano eta Adrian Cisnerosen golekin. Haur mailari dagokionez, San Mamés 06 taldeak UD Montecarlo 05-en kontra 1-1 berdindu zuen bitartean, talde honen aurka Alirón 06-k 1-0 irabazi zuen.
Emakumezkoen taldeei dagokionez, B taldeak 3-1 kale egin zuen Real Racing Cluben aurka zuri-gorrien gola Ana Urzainquirena izan zelarik. Hortaz, Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeak denboraldi-aurreko lehen porrota jaso du, eta gainera Eider Arana lesio larria izan zuen berotze ariketetan, pasa den urteko amets gaiztotik bueltatu eta gero. Aurtengo denboraldian Lurralde mailan lehiatuko den Athletic Clubeko Emakumezkoen C taldeak, 0-4koaz CD Lakua mendean hartu zuen (Nagore, Noa, Leire Egia eta Naia San Emeterioren golak). Azkenik, Kadeteak 0-2 irabazi zion SD Ariz taldeari Soloarten, Sarak sartutako bi golekin.