undefined

Haurren babeserako hitzaldia

Haurren babeserako hitzaldia

Iñaki Alonso, Athleticen Haurtzaroaren Babeserako arduraduna, klubeko azpi-mailako entrenatzaileekin batzartu da

Athletic Cluben Adingabeen Babeserako arduradunak, Iñaki Alonsok, hitzaldia eskaini die Lezaman klubaren azpi-mailako entrenatzaile guztiei.

Hitzaldiak arlo honen oinarrizko kontzeptuak ezagutarazteko balio izan du eta emakume zein gizonen taldeetako entrenatzailei bideratutakoa izan da. Denboraldia aurrera joan ahala, lan-talde zehatzagoak sortuko dira formakuntza osatze aldera. Besteak beste, haurren eskubideen, babes formulen, jokabide ereduen eta esku hartze protokoloaren inguruko ezagutzak landuko dira lan talde hauetan, haurrentzako kaltegarriak edo arrikutsuak suerta daitezkeen egoerak saihesteko helburuarekin.

Formakuntza hauek funtsezko erremintak dira Athletic Club garatzen ari den Haurtzaroaren Babeserako politikan. Izan ere, prebentzioa eta esku hartzea, formakuntzarekin batera, oinarrizko elementuak dira babes-politika guztietan. Haurrekin lan egiten duten pertsona guztiek hauen babesera bideratutako oinarrizko formakuntza eduki behar dute.