undefined

Mallorca-Athletic Club partidurako sarrerak

Mallorca-Athletic Club partidurako sarrerak

Irailaren 13an 21:00etan jokatuko den partiduko sarreren inguruko informazioa

LaLiga Santanderreko 4. jardunaldiko RCD Mallorca eta Athletic Cluben arteko norgehiagoka Estadi de Son Moixen ikusteko dauden sarreren inguruko informazioa. Helduentzako 400 sarrera edo umeentzako (5 eta 14 urte bitartekoak) 150 sarreretakoren bat erosi nahi duten bazkideek San Mameseko txarteldegietan egin dezakete hurrengo astelehenera arte (irailak 9).  

Bazkideen Txokoan azken orduetan agertu diren arazo teknikoak direla medio, eta sarrera ugari dagoenez, nahi duten pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Horretarako, behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean, izen-abizenak, jaiotze-data eta NANa txarteldegian emanez.

Bazkideek eta publikoak, astelehenean, irailaren 9an, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.

Sarreren prezioa 30 eurokoa da helduentzako eta 15 eurokoa umeentzako.