undefined

Umeentzako sarrerak bazkidearekin batera joateko, Athletic-Alaves partidurako

Umeentzako sarrerak bazkidearekin batera joateko, Athletic-Alaves partidurako

EPEAREN LUZAPENA. Athleticen bazkideek beren eserlekua aldatu dezakete gonbidapen baten truke eta horrela 15 urte beherako adingabeentzat sarrerak jaso ditzakete

EPE LUZAPENAREN OHARRA

Bazkideen Txokoan dauden arazo teknikoak direla medio, bazkideek sarreren eskaera egiteko izango duten epea Deportivo Alavesen aurka 15 urte beherako adingabe batekin joateko astelehenera arte (irailak 9) 12:00ak arte luzatu da. 

Irailaren 2az geroztik eta ostegunerarte, irailak 5eko 12:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari aldatu izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko lau sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako bostgarrengo iardunaldiaren Athletic Club-Deportivo Alaves partidarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Datorren ostegunean, irailaren 5an, argitaratuko den zerrendaren Kodeen bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.